Labrazako harresiak
Labrazako harresia eta gaztelua Oion udalerriko hiribildu harresiduna da. Oiondik gertu dago eta Nafarroarekin egiten du muga. Defentsarako erakin multzoa da, mendixka baten gainean eraikia; ekialdean defentsa-dorreak ditu, iparraldean eliza eta dorre bat, eta hego-ekialdean harresia. Harresian jendea bizi da egun, eta horregatik jaso zuen 2008an Harresidun Hirien Zirkuluaren munduko saria. 1984tik Arabako kultura ondasunaren izendapena du.
Read article



